Maider Ibañez | BIBA!

Maider Ibáñez
Geuriako kazetaria

 

Basauriarra, Maider (1991) EHUn kazetaritzan lizentziatua da. BIBA!rekin lehen kontaktua Bidebietako bekadun, hasieran, eta kolaboratzaile bezala, geroago, izan zen. Geuriaren sorkuntzan parte hartu zuen eta 2014tik komunikabidearen erredaktorea da. Belaunaldi berriko kazetaria, testu, bideo edo argazkien bitartez berri emateko gai da, eta Hego Uribeko herrietako hamaika albiste bertatik bertara jasotzen ditu. 2016an, Jon Villapunekin batera, ‘Eskarabilera’ dokumentala zuzendu zuen.