Elikaduran denok berdin

2014an, Unesco Etxeak, Euskal Herriko Unesco zentroak, Bilboko Udalaren Berdintasun, Lankidetza eta Hiritartasun sailak bultzatutako ‘Elikaduran denok berdin’ kanpainaren idazkaritza teknikoaren erantzukizuna hartu zuen. Helburua Elikadurarako giza eskubidea ezagutaraztea zen eta bilbotarrak mundu mailan dagoen elikadura arazo eta balizko irtenbideen inguruan kontzientziatzea. Horretarako Bizkaiko hiriburuko hainbat merkatutan grabatu ziren ikus entzunezko piezen zuzendaritza eta ekoizpen osoa bere gain hartu zuen BIBAk.

 

Bezeroa

  • Unesco Etxea

Zerbitzuak

  • Grabaketa bakoitzaren gidoia, zuzendaritza, errealizazioa, erreportaria eta ekoizpena