MAZ Basauri

Basauriko Udalak 2012tik bultzatuta, MAZ Basaurik Social Antzokian ordainpeko kontzertuak eta herriko hainbat txokotan doako emanaldiak uztartzen ditu. Musikarekin erlazioa duten luzemetraiak ere programatzen ditu, baita umeentzako propio sortutako ikuskizun musikala ere (Txiki MAZ). Antzokiko sarreren eta edarien salneurri merkeak nabarmentzekoak dira. MAZ Basauri Iberian Festival Awards (2016, 2017) eta Premios Fest-etako (2015, 2016) kategoria ezberdinetako finalista izan da.

Estekak: web, Facebook, Twitter y Youtube.