Ibai Villapún
Koordinatzaile nagusia
Komunikazio aholkularitza
Basaurin 1979an jaio zen eta EHUn Kazetaritzan lizentziatu. ETBko Informatibo eta Kiroletako erredaktore moduan hasi zuen bere ibilbidea (2001-2004), hurrengo urteetan Last Tour kontzertu eta jaialdi antolatzaileko prentsa arduradun moduan lan egiteko (2005-2015). 2005eko urtarrila eta 2006ko martxoa bitartean MondoSonoro aldizkari musikalaren Euskal Herriko koordinatzaile izan zen ere bai. BI FM eta Bidebietaren kolaboratzaile bi proiektuen hasieratik, 2015etik koordinatzaile nagusi eta komunikazio aholkulari moduan dago BIBA!n.