Jon Villapún
Geuria eta Bidebietako koordinatzailea
BIBA!n erantzukizun kargu ezberdinak izan ostean, gaur egun Jon (Basauri, 1984) Geuria eta Bidebieta komunikabideen koordinatzailea da. Kazetaritzan lizentziatua da eta komunikazioaren alorrean esperientzia handia dauka, ETB (2006-2009) edo Berria (2003-2004) bezalako komunikabideetako erredakzioetatik pasatu eta gero. ‘Eskarabilera’ (2016an, Maider Ibañezekin batera), ‘La última subida a Basozelai’ (2014, CD Basconiaren mendeurrena dela eta) edo ‘La Basconia, herri baten arima sendotu zuen beruna’ (2012) bezalako dokumentalak zuzendu ditu.