The Concert For Bangladesh
2016ko urtarrilaren 8an, Jokin Salaverria musikari bizkaitarrak bultzatuta, 20 euskal artista inguruk 1971ko abuztuan George Harrison eta Ravi Shankar-ek New York-eko Madison Square Garden-en antolatutako ‘The Concert For Bangladesh’ berrinterpretatu zuten Bilboko Kafe Antzokian. Bere garaian helburua Bangladesh-eko errefuxiatuentzat dirua biltzea izan bazen, honako honetan etekinak Bizkaiko Elikagaien Bankura bideratu ziren. Sarrerak aldez aurretik agortu ziren.
Bezeroa
- Jokin Salaverria
Zerbitzuak
- Komunikabide laguntzaileen negoziaketa, prentsa bulegoa eta aholkularitza